urumea eta alza euskaltegiak      
 
 
HASIERA CASTELLANO
Logotipo de Urumea euskaltegia
C/ Prim, 9 trasera
20006 Donostia
T 943 46 46 55 - F 943 46 48 88
info@urumeaeuskaltegia.com
Logotipo de Altza euskaltegia
Bertsolari Txirrita 23, behea/bajo
20017 Altza-Donostia
T 943 40 03 16
altza@gernika21.com
 
AURKEZPENA ZERBITZUAK KONTSULTA BERRIAK - IKASTAROAK GERNIKA21
GUNEAN SARTU  ZERBITZU ZERRENDA 
ZERBITZUAK > TELEIKASKUNTZA
 

Teleikaskuntza sistemari esker, etxetik edota lanpostutik, euskara ikasteko aukera izango duzu eta hizkuntza trebetasun guztiak landuko dituzu .
 Helburua 
Ikaslearen gaitasun komunikatiboa hobetu eta sendotzea.
 Ezaugarriak 
 
Bakarkako ikasprozesua eta ez taldekakoa.
Etxetik edota lanetik ikasteko aukera.
Hizkuntza trebetasun guztiak landuko dira.
Tutore pertsonala ikaslearen jarraipen akademikoa egiteko.


Tutoretza saioak maiztasunez eta ikaslearen beharren arabera egingo dira; tutoreak eta ikasleak helburuak betetzen ari diren ebaluatuko dute.
 Funtzionamendua 
 
Hasierako diagnosia:
- Ikaslearen ahozko eta idatzizko komunikagaitasuna neurtzeko eta ikasprozesuandituen beharrak zehaztu.
- Epe motzerako eta ertainerako helburuak finkatzeko.

- Ikaslearen ikasestiloa eta ikasestrategiak identifikatzen laguntzeko.
Aldiroko tutoretza saioak:
- Aurrez diseinatutako ikasketa plana burutzen ari den ebaluatzeko.
- Helburuak betetzen ari diren neurtzeko.
- Jarraitu beharreko ikasketa plana elkarrekin landu eta zehazteko.
 

Ikaslea teleikaskuntza sisteman hizkuntza trebetasun guztietan arituko da, tutorearekin landutako ikasketa plana burutu asmoz.
 


Horretarako BOGA programa informatikoa, ariketa osagarriak, mintzamen saioak, tutoretza saioak, ariketak eta idazlanak zuzenduta jasotzeko aukera eta bere mailarako egokiak izan daitezkeen webguneen berri izango du.