|
Euskara ikasteko modu berria |
|
|
|
|

Urumea euskaltegia aditua dugu euskara eskolak eskaintzen bai norbanakoei, bai enpresei zein erakundeei. Bi zentro dauzkagu: Donostia erdian (Prim kalea) eta Altza auzoan (Txirrita bertsolaria kalea).
Aitzindariak izan gara eta bagara orain ere euskararen irakaskuntzaren metodologia eraginkorrean. Egindako ahaleginari esker eta bere zentroetan ari diren irakasleen eskarmentuari esker, ikaslearentzat egoki diren ikas moduluak sortu ditugu. Baliabide egokiak ditugu oinarri, gure ikasleek eperik laburrenean emaitzarik onenak lor ditzaten. Hori dela eta, ikaslearen denbora eza ez da oztopo izango bere ikaskuntza prozesua etenik gabe burutzeko. |
|